BESTELAKOAK

“Harrapazank” programan izena emateko epea ireki da

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, abian jarri duen Harrapazank programaren helburua da 8 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzea. Aurten hamahirugarren edizioa egingo da.

8 eta 18 urte bitarteko gazteek euren talentua eta sormena erakutsi nahi baldin badute otsailaren 5era arteko epea dute www.harrapazank.eus orrian izena emateko.

Harrapazank programaren barruan hauek daude: Distirazank, euren talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen, bertsotan… Probazank, Harrapazank (9 eta 18 urte bitarteko gazteentzako tailerrak) eta Bilrobot (errobotika, bideo-jokoak, popping dantza…) tailerrek osatzen dute. Hauez gain, Selfi lehiaketa ere egingo da.

Gogoratu, programa hauetan parte hartzeko izena eman behar da www.harrapazank.eus  orrian. Epea gaur, urtarrilak 16, hasiko da eta otsailaren 5ean amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button