BESTELAKOAK

“Emakumeek diotena: hizkuntzak, testuak, narratibak”

San Telmo Museoak Emakumeek diotena. Hizkuntzak, testuak, narratibak titulupeko jardunaldiak antolatu ditu. Mintegi, idazketa tailer eta hitzaldiz osatutako ekimenean, Gayatri Spivak, Mary Nash, Helène Cixous eta Fatima Mernissi egile eta idazleen testuak abiapuntutzat hartuko dira, “emakumea esparru publikoan edo publikotik izendatzeko, isilpetzeko edo desplazatzeko erabili den lengoaia aztertzeko”.

Jardunaldion zuzendaria Piedad Solans da, Artearen Historiako Doktorea, eta koordinatzailea Maria Jose Aranzasti da, Artearen Historialari. Horiek biek idazketa-tailerra eta testuen irakurketa egingo dute azaroaren 3, 4, 5 eta 6an, eta Construcción masculina del discurso de género. Sistemas de significación; Movimientos feministas de liberación; edo La emergencia de las palabras gaiak jorratuko dituzte, besteak beste.

Bestalde, eta jardunaldi horien baitan, publikoari irekiak izango diren hitzaldiak eskainiko dira. Hala, azaroaren 3an, Estrella de Diegok El relato como autobiografía aurkeztuko du; azaroaren 4an, Mary Nash adituak Discursos emancipatorios, movimientos de mujeres y los horizontes de libertad hitzaldia egingo du; azaroaren 5ean, Arantxa Urretabizkaiak Emakumeak euskal literaturan: amak baino gehiago gaia jorratuko du, eta azaroaren 6an Chantal Maillard idazleak Si una mujer viniera… hitzaldia egingo du.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button