IKUS-ENTZUN

“Zinema feministaren historiak” zikloa Artium Museoan

Gasteizko Artium Museoak “Zinema Feministaren Historiak” zikloa abiatuko du igandean. Udazkeneko hileko lehen igandetan izango dira proiekzioak eta Cecilia Manginiren eta Margarethe Von Trottaren filmak izango dira protagonista honakoan.

Datorren igandean, urriaren 2an, sei film labur proiektatuko dira. Cecilia Mangini italiar zinemagile eta zinema dokumental egilea izango da protagonista. Hala, Essere donne (1964);  Ignotti alla citta (1958); La briglia sul collo (1974); La canta delle marane, (gidoia: Pier Paolo Pasolini); Maria et i giorni (1960); eta  Standali, (gidoia: Cecilia Mangini eta Pier Paolo Pasolini) film laburrak proiektatuko dira. Guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Aurkezpen lanak, Daniella Shreir, Another Gaze zinema aldizkari feministaren sortzailearen eta editorearen eskutik izango da. Aurkezpena ingelesez izango bada ere, aldi bereko itzulpena egingo da.

“Zinema feministaren historiak” zikloak Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak eta Tabakalerak antolatzen dute elkarlanean.

Proiekzioa museoko auditorioan izango da, 18:00etan. Edukiera mugatua da eta aurrez hartu beharko da tokia. Horretarako eta informazio gehiagorako artium.eus webgunera jo dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button