BESTELAKOAK

Euskal Herri abegikor, ireki eta inklusibo baten alde

Euskal Herri abegikor, ireki eta inklusibo baten aldeko ekimena den 11 Kolore Fest, larunbat honetan egingo da Donostian. Aurten Nepaldar komunitatea izango da gonbidatu berezia.

Larunbatean, Donostiako Piraten Burubeltz Konpartsarekin batera emango zaio hasiera 11 Danbor Martxari, kolorez eta danbor soinuez beteriko kalejirari. Gora Gasteiz ekimenak izango du txupina jaurtitzearen ardura, jarrera xenofobo eta arrazisten aurrean modu eredugarrian lan egiteko erakutsi duten prestutasunagatik.

Eusko nepaldar komunitatea izango da aurtengo gonbidatu berezia 11 Kolore Fest jaialdiaren barruan egingo den 11 Danbor Martxan. Horiekin batera, beste hainbat elkarte eta eragilek egin dute bat dagoeneko: folklore taldeek eta jatorri ezberdinetako elkarteek, Perukoak, Hondurasekoak eta Marokoak, besteak beste. Euskal Herri osoko beste hamaika batukada, danborrada txalapartari eta perkusio taldeak ere izango dira.

Larunbat osorako programazio ondu da, eta hala, haurrentzako perkusio tailerrak, SOS Arrazakeria eta Bidez Bide elkarteen bi erakusketa, Soupkandja Reggae Band taldearen kontzertua, eta abar izango da gozagarri.

Zer, noiz eta non begiratu nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button