LITERATURA

Eleberri beltzaren bilakaeraz, Jon Alonso Eta Jon Arretxe idazleekin

Bidebarrieta Kulturguneak antolatzen duen Eztabaidak literaturarekin izeneko saioak, Jon Arretxe eta Jon Alonso idazleak elkartuko ditu bihar, apirilaren 19an, eleberri beltzaren bilakaera aztertzeko. Iratxe Fresneda kazetariak moderatuko du,  Alonsoren azken liburuari erreferentzia eginez, Beltzaren koloreak izenburua daraman topaketa. Hitzordua 19:30ean hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Jon Alonso eta Jon Arretxe eleberri beltzaren ordezkariak dira gaur egun, euskal literaturan. lehena Iruñean jaio zen 1958an, eta ia berrogei urterekin hasi zen lanak argitaratzen, eta bere lehenengo lana saiakera izan zen: Idiaren eraman handia  eta gainera Mikel Zarate, BBK-Euskaltzaindia saria lortu zuen 1995ean.
Bere azken lana eleberri beltzari buruzko saiakera laburra da: Beltzaren koloreak. Genero beltzaren bilakaera aztertzen duen testua da. Bertan 25 idazleren 100 eleberri aztertu ondoren atera ditu bere ondorioak.
Jon Arretxe (Basauri, 1963) euskaraz idatzitako literaturak duen egile garrantzitsuenetakoa da. 1991n bere lehenengo lana argitaratu zuenetik, bere lanen artean bidaietako literatura (7 Kolore, Tubabu, El sur de la memoria…) eta eleberri beltza (Xahmaran, La calle de los Ángeles, Tangerko Ametsak…) konbinatzen ditu, batez ere. Horrez gain, haur eta gazte literatura ere argitaratu du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button