
Denboraren kontzeptuan sakondu nahi duen Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa da aurtengoa. Bertan, hamabi film proiektatzen ari dira urtarriletik martxora bitartean, Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilbon (EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohitzunen (Le Sélect zinema). Filmekin batera, hainbat gairi buruz, hogei bat zientzialarirekin eztabaidatzeko aukera izango da.
Aste honetan, Zinema eta Zientzia zikloaren baitan, Le théorème de Marguerite eskainiko da. “Marguerite Lyongo Goi Eskola ospetsuko matematikako ikasle bikaina da. Dena ezin hobeto doala dirudi bere tesiaren aurkezpena prestatzen ari den bitartean, baina egun garrantzitsuenean egindako akats txiki batek amildegiaren ertzera eramango du.”
Filma gaur berton emango dute Tabakaleran; 16an, Bilboko Bizkaia Aretoan; eta 17an, Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect aretoan.
Zikloak pantailaratuko dituen beste lan batzuk honako hauek dituzue: Frankenstein eta The Bride of Frankenstein (James Whale, 1931, 1935), zientzialari batek gorputz bizigabe batzuei bizia emateko duen erronkaren harian; eta The Thing (John Carpenter, 1982), beldurrezko klasiko modernoa. Eta film berriagoak ere bai: Kampen om tungvannet (Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948), ez-fikzioaren eta abentura-zinemaren arteko nahasketa bat; Djúpiò (Baltasar Kormákur, 2012), giza gorputzaren mugak ikertzen dituen filma.
Azkenik, Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000), eta La Maladie de Sachs (Michel Deville, 1999) emango dira.
Eta goian aipatu dugun bezala, hainbat hizketaldi eta hitzaldi antolatu dira puntako aditu batzuekin. Noiz, non eta zer zehazkiago jakiteko, egin klik hemen.