IKUS-ENTZUN

Zinema eta Zientzia zikloaren azken emanaldiak

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa bere amaierara heltzen ari da. Martxoko azken egunetara arte hainbat film proiektatuko dira, Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilbon (EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohitzunen (Le Sélect zinema). Filmekin batera, hainbat gairi buruz, hogei bat zientzialarirekin eztabaidatzeko aukera izango da.

Egunotan, Zinema eta Zientzia zikloaren baitan, The Thing (John Carpenter, 1982), beldurrezko klasiko modernoa pantailaratuko dute. Antartikako estazio esperimental batean, AEBko zientzialari- eta ikertzaile-talde batek ikusi du helikoptero norvegiar batek txakur bati tiro egiten diola kanpamentu nagusian.
Gaur berton Artium Museoan izango da ikusgai; bihar, Tabakaleran; etzi, Bizkaia Aretoan; eta 18an, Golem Baiona zineman. Aurkezpenak Xabier Lopez Pestañak eta Mikel Pagadik egingo dituzte.

Pantailaratzeko falta diren filmak, besteak beste, honako hauek dira: Kampen om tungvannet  (Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948), ez-fikzioaren eta abentura-zinemaren arteko nahasketa bat; Everything Everywhere All At Once (Daniel Kwan, Daniel Scheinert, 2022), eta Gravity (Alfonso Cuarón, 2013).

Noiz, non eta zer zehazkiago jakiteko, egin klik hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button