MUSIKA

Hardcore festa egingo dute Bergaran

Asteburuan, hilak 10 eta 11, Tapoi Fest izeneko hardcore jaialdia egingo dute Bergarako gaztetxean Txapa Irratiko Jar itzazu tapoiak irratsaioak antolatuta.

Hala, ostiralen, hilak 10, Humilitate (Zarautz), Diskoiraa (Zarautz), Vitesee (Deusto) eta Yaw (Donostia) taldeak izango dira Gaztetxeko oholtzan. Kontzertuak amaitu ostean Zarata disko jartzailea arituko hardcore diskoak jartzen.

Larunbatean berriz, dozena erdi taldek joko du: Fly shit (Bergara), Necesidad de luchar (Zaragoza), JAN (Alonsotegi), Garganboig (Castellon), -Adrenalized (Donostia), eta Keep digging (Lasarte).
Sei eraso bortitz horien ondoren, 90seg izeneko disko jartzaileak abiadura handiko doinuak kiskaliko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button