IKUS-ENTZUN

Zinema Dokumentalaren Foro Profesionala

ZINEBIk Zinema Dokumentalaren VIII. Foro Profesionalaren deialdia zabaldu du (izena emateko epea irailaren 10ean amaituko da) eta azaroaren 24tik 27ra, sektorearentzat funtsezkoa den hitzordua izango da Bilbon, jaialdiaren 67. edizioaren baitan.

Guztira 30.000 euro banatuko ditu foroak aukeratuko dituen 12 proiekturen artean (garatzen ari direnak edo amaiera fasean daudenak). ZINEBIk garraio, ostatu eta akreditazio gastuak hartuko ditu bere gain. Horiek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute, bai eta industria horretako eragileen aurrean aurkezteko aukera ere.

ZINEBIk bultzatutako proiektu askok ibilbide bikaina izan dute foro eta jaialdi ospetsuetan, hala nola Donostian, Valladoliden, Rotterdamen edo Cannesen, tartean Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Ainhoa Andraka & Zuri Goikoetxea, 2024), Erreplika (Pello Gutiérrez, 2024), Caja de resistencia (Alejandro Alvarado & Concha Barquero, 2024), Deuses de pedra (Iván Castiñeiras, 2025) edo A los libros y a las mujeres canto (Maria Elorza, 2022), besteak beste.

Parte hartzea doakoa da eta egoitza fiskala Euskadin edo Estatuan duten ekoiztetxeentzat eta zinemagileentzat dago zabalik. Aurkeztu beharreko lanak gutxienez 60 minutukoak izan beharko dira.

Interesa izanez gero, hona hemen baldintzak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button