IKUS-ENTZUN

“Zinema-Arkitektura” zikloa, Iruñean

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako ordezkaritzak Zinema-Arkitektura zikloaren XI. edizioa abiatu du Nafarroako Filmotekan. Hautatutako filmek arkitekturaren mundua aurkezten dute mota askotako zinemagileen ikuspuntutik.

Joan den astean hasi zen zikloaren barruan hiru dokumental eta fikziozko film bat programatu dira, beti ere jatorrizko bertsio azpititulatuan. Filma arkitekto batek edo gaian aditua den batek aurkeztuko du eta emankizunaren osteko eztabaida laburra gidatuko du.

Zikloa Alemanian hasi zen Dieter Ramsen unibertsoa ezagutzeko parada eskainiz.
Biharko saioan (maiatzaren 12an) Oskar Alegriaren Emak Bakia baita filma ikusteko parada egongo da. Emak bakia baita lanaren harira, Biarritz inguruan egin zuen egonaldi batean Man Rayk 1926an filmatu zuen Emak Bakia obra du oinarrian. Pelikulan, artista, argazkilari eta zinemagile iparramerikarrak bere ibilbidean zehar esperimentatu zituen teknika asko aurki daitezke: esposizio bikoitzak, rayographs, stop motion izeneko teknika baten bidezko animazioak, fokatze okerrak,… Emak Bakia dokumentalean, Biarritz inguruan kokatuta dagoen etxe honen bilaketa kontatzen da, diogun bezala, surrealisten erara. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du Oskar Alegria iruindarrak.
Datozen emanaldiak honakoak dituzue: Maiatzaren 19an, Infinituaren arkitektura, eta maiatzaren 26an, Bauhaus.

“Lau proposamen, zazpigarren arteaz berriro gozatzeko, arkitektura oso ikuspegi desberdinetatik esploratzeko espazio pribilegiatu gisa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button