LITERATURA

Galeuska topaketak 2012

Esateko Idazten Dena lemapean antolatu da aurten Donostia aldean Galeuska topaketa. Urriaren 26, 27 eta 28an gauzatuko da ekimena, non Galiziako eta Kataluniako idazleak EIEkoekin elkartzen diren giro ederrean.

Lehenengo egunean ongietorria egingo zaie bertaratutakoei eta Zazpi poeta alén da fronteira emanaldia bereziarekin hasiera emango zaio ekimenari KM aretoan.

Hurrengo egunean, urriak 27 izango da egunik potoloena. Diziplina ezberdineko hitzaldi asko entzuteko parada egongo da. Hala, ahozkotasunaz Juan Kruz Igerabide (EIE), Laia Martinez Lopez (AELC) eta Antonio Reigosa (AELG) mintzatuko dira; Hedabideez Rafa Xambó i Olmos (AELC), Xurxo Manuel Souto Eiroa (AELG) eta Arantxa Iturbe (EIE). Eta azkenik arte eszenikoez Vanesa Sotelo (AELG), Aitzpea Goenaga (EIE-Etxepare Institutua) eta Lluís Arcarazo Martínez (AELC).

Hirutan ipuinak iruten izeneko ekitaldian Joxemari Carrere (euskaraz), Cristina Mirinda (galegoz) eta Carles Garcia Domingo (katalanez) idazleek ipuinak kontatuko dituzte.

Igandean asmo berriak ontzeko eta despedidarako eguna izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button