IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” jaialdiaren lagin bat, Getxon ikusgai

Zinegoak jaialdiak Hedapena izeneko ekimenaren bidez festibalean ikusgai izandako lanak udalerrietara zabaldu nahi izan ditu beti, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzeko xedez.

Martxo eta apirilean jaialdia herriz herri ibiltzeko prest zen baina pandemiak dena bertan behera utzi zuen. Halarik ere, hainbat udalerritan berriz jarri da martxan ekintza hori,  Zinegoak Hedapena, eta datozen egunotan Getxotik ibiliko da.
Ekimenaren barruan film laburrak, luzeak, dokumentalak edota ipuin kontalariak udalerriz udalerri eramango dira “aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzea, jatorrizko bertsioan beti, eta aurten azpititulazio bikoitzarekin, euskaraz eta gaztelaniaz”.

Hortaz, Hegoak elkarteak antolatutako Zinegoak, Gaylesbotrans Nazinoarteko Festibala-ren lagin bat Getxon ikusi ahalko da programazio bereziarekin. Hala, igandean, Romoko Gazteleku GureGune aretoan filmak eskainiko dira 11 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Urriaren 27an, 18:00etatik 19:00etara ipuin kontalaria izango da Kukupraka ludotekan.
Filmak urriaren 29an eta 30ean eskainiko dira Romo Kultur Etxean eta Algortako Gaztelekun, hurrenez hurren. Pantailaratuko diren tituluak hemen ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button