BESTELAKOAK

Ekimenez beterik dator martxoa Mikelazulora

Ekimenez beterik dator martxoa Mikelazulora. Liburu aurkezpenak, kontzertuak eta zinema izango dira hitzordurik printzipalenak.

Bihar bertan, 11:00etan, Iñigo Asensiok eginiko Euskara munduan beste ahotan izeneko dokumentala pantailaratuko dute. Horren ostean, hizkuntzaren erabileraren gaineko solasaldia programatu da.

Martxoaren 15ean izango da hurrengo zita. Ekologistak Martxan taldeak antolaturiko Ekozinemaldiaren barruan, Crudo paraíso izeneko dokumentala pantailaratuko da. Martxoaren 16an, Educación, memoria e historia de las mujeres vascas liburuaren aurkezpena egingo du Intxorta 1937 kultur elkarteak. Eta aste horretako ostegunean, berriz zinema Ekozinemaldiarekin: Esto cambia todo.El capitalismo contra el clima (euskaraz).

Martxoaren 18an, musika izango da protagonista Nigara Zuek taldearen eskutik. Zer falta zaizu? disko berriaren aurkezpena egingo dute bertan.
Azkenik, 23an, BidezBide elkartearen eskutik, Oskar Tejedor-ek eginiko Compañeras de viaje izeneko filma ikusteko abagunean izango duzue Mikelazulon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button