ESZENA

Zinegoak-en barruan, hitzaldi-performance formatuko dantza

Kanariar irletatik datorren Mauricio Gonzalez artistak Wakefield Poole: Visiones y revisiones izeneko lana eskainiko du gaur eta bihar La Fundicion aretoan, Zinegoak ekimenaren programazioaren barruan.

Wakefield Poole: Visiones y Revisiones lan biren arteko konparaziozko azterlana da. Alde batetik, Wakefield-ek Ballet Errusiarrekin hainbatetan dantzatu zuen Zisneen lakuaren bigarren zatia jasotzen du; eta, bestetik, bere lehenengo filma zen Boys in the Sand  zine erotiko gay-aren ikonoa.
Artistak publikoarekin partekatzen ditu, hitzaldi-performance formatuan, bere burua identifikatzen duten piezak.

Narrazioak artistak berak luzatzen du: “Nire lehenengo dantza irakasleak bere etxera eramaten gintuen askaltzera eta Ballet bideoak ikustera. Nik 16 urte nituen. Makarova eta Ivan Nagi “Zisneen lakua”ren bigarren zatian maitemintzen ziren, Rotbhart-en aztikeriari amore emanez, maitasunaren tragedia erromantikoan eroriaz. Balleta eta desira (sexuala). Errealitate bi haiek nahastu egiten ziren. Porté, developpe eta pirouette artean dantzariek harridura esaldiak sorrarazten zituzten gure artean: “Zelako orgasmoa!!!” “Ufffff!!!!”.
Wakefield Poole: Visiones y Revisiones lanarekin gorputza eman diot balletean emandako urteetan zehar neurekin izan nuen sentsazio eta uste hari. Aurretik egin ditudan lan guztiak une honen bila zeudela sentitzen dut orain”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu