ESZENA

Glu Glu eta Ertza konpainien lanak asteburuan

Ertza Konpainiak eskainiko du NAN obra, gaur, Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan. Beste aldetik, Glu Glu Producciones-ek De cuerpo presente lana estreinatuko du larunbat honetan, azaroak 1, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

Ertza Asier Zabaletaren eskutik sortu zen 2004an. Ordutik, konpainiak antzerkia eta dantza uztartzen dituzten 10 ikuskizun baino gehiago estreinatu ditu, eta gainera, dantzaren inguruko hamaika egitasmo eraman ditu aurrera, hala nola, tailerrak, egonaldiak, sentsibilizazio-proiektuak, etab.

Proiektu honetan, “gure NANean ageri diren bi kontzeptu hauek izango ditugu mintzagai: Nortasuna eta Naziotasuna. Bideo, dantza, antzerki eta errezitaldi lan honetan, desberdintasuna aldarrikatuko da. Desberdina izateko eskubidea. Baina inoiz ere besteen aurka, gutako bakoitzak duen elementu bereizgarri gisa baizik. Elementu horrek besteekin parekatzen gaitu, haiengandik urrundu beharrean”.

Beste aldetik, larunbat honetan Glu Glu Producciones konpainiak De cuerpo presente (una comedia de muerte) lanaren estreinaldia egingo du. Galder Perezen zuzendaritzapean, “ikuskizuna eskuzabaltasun eta zuhurkeria bezalako sentimendu eta izaera kontrajarrien barrenean murgiltzen da”.
Galder Perez bera, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Bagliettok osotzen dute hildakoaren gaubeilan zehar  garatzen den tragikomediaren antzezle taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button