IKUS-ENTZUN

“Zinegin” festibalak hamar urte bete ditu

Zinegin euskal zinemaldiaren 10. edizioa ospatuko dute Hazparnen asteburu honetan, azaroaren 25etik 28ra.

Duela hamar urte Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola gaztetxeak eta Haritz Barne zinegelak Zinegin festibala elkarlanean sortu zuten euskarazko filmak proiektatzeko eta euskal kulturak bizitzeko behar duen beste hatsgune bat proposatzeko.

Aurtengo programazioan fikzioak eta animazio desberdinak ikusi ahalko dira pantaila handian, eta programa zine-kontzertuak, dantza poteo batek eta zine-filo tailer batek osatuko dute.

Gaur berton abiatuko den zinemaldian Baxenafarreko biztanleekin filmatuak izan diren bi film labur ezagutzeko aukera egongo da: Subandila (Josu Martinez), eta Zerua Blu (Lur Olaizola).
Ostiralean gaualdi berezi bat antolatu da Lekeitioko Zinebilera festibalarekin partekaturik. Bi festibalek momentu berean Non dago Mikel? filma proiektatuko dute, eta ondotik Miguel Angel Llamas zuzendariarekin eta senide batekin eztabaida egingo da.

Larunbatean hiru film ikusteko parada egongo da: Jantzari (Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea), Zumiriki (Oskar Alegria), eta Erlauntza (Mireia Gabilondo).

Eta igandean kontu asko egongo dira, film laburren emanaldiak, eta Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendarien Agur Etxebeste lanaren proiekzioa, besteak beste.

Horiez guztiez gain, tailerrak, Amoranteren kontzertua,… eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button