MUSIKA

Hainbat musikari bilduko dira Karibu festa solidarioan

Bihar, hilak 19, Bilboko BBK aretoan, hainbat musikarik eta artistek Karibu Festa delako ekimenean parte hartuko dute, Kongoko Errepublika Demokratikoko Lubumbashi hirian dagoen Picha Zento Kulturalak, soinu-ekipamendu bat erosteko dirua biltzeko asmoz. Bertako artistek zuzendu eta kudeatzen duten zentro kultural bakarra da Picha.

Artisten arteko elkartasun festan honako hauek parte hartuko dugu: Ruper Ordorika, We Are Standard, El Mentón de Fogarty, Francis Deseo, Kutxi Marea, Drogas Barricada, Eñaut Ken Zazpi,  Zea Mays, The Cherry Boppers, The Walk on Proyect, Mariano Distrito 14, Sapali, Gari, Jon Maia, Yogurinha Borova & Las Fellini, SOS eta Inés Mtnez de Iturrate.

Ekimenaren antolatzaileek bidali duten oharrean adierazten denex, “Karibu festa honek (swahiliz ongietorri esan nahi du), musikaren indarra hartzen du abiapuntutzat eta horixe du helburu. Horixe dugu festa honen asmoa: musikaz eraikitako elkartasunaren zubiaren abiapuntua izatea. Gaurtik aurrera hasten delako benetako festa eta kontzerturik unibertsalena: solidaritatearena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button