IKUS-ENTZUN

ZINEBIren 67. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 21etik 28ra bitartean egingo da. Film laburren 67. edizio honetako Sail Ofizialean, nazioarteko lehiaketa osatuko duten 33 herrialdetako 58 film aurkeztu dira. Horiek guztiak bederatzi saiotan proiektatuko dira Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaoko Auditorioan, azaroaren 22tik (larunbata) 27ra (osteguna). Film guztiek estatuko estreinaldia izango dute, eta hauen artean euskal ekoizpenak diren bost film labur lehiatuko dira sari nagusia irabazteko.

Nazioarteko Film Labur Lehiaketaren nazioarteko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ramia Beladel artista marokoar eta Marrakexeko Film Laburren Jaialdiko zuzendariak; Callisto McNulty idazle eta zinemagile frantziarrak; Norika Sefa zuzendari kosovoarrak; Daniel Šulji animaziozko zinema-zuzendari eta musikari kroaziarrak; eta Santiago Tabernero zuzendari eta gidoilari espainiarrak.

Zinemaldiko araudian ezarritako hiru kategoriak ez dira baztertzaileak, hau da, film bakoitza kategoria baten baino gehiago egon ahal da sailkatua, eta fikziozko 19 film, beste 19 dokumental eta animaziozko 20 lan daudela erantsi du jaialdiak. Martxotik hona, programazio taldeak 9.000 film jaso izan ditu, eta hauetatik 58 aukeratu behar izan ditu.

Euskal ekoizpenen artean Bea Lemaren El cuerpo de cristo, Aitor Gametxoren Geratzen den hori, Ainhoa Ordoñez Yralagotiaren Habana Industrial, Giulia Cosentino eta Perla Sardellaren Le prime volte koprodukzio euskoitaliarra eta Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino filmaetaz gozatu ahalko da.

Informazio gehigarria hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button