IKUS-ENTZUN

Zinebilera jaialdiaren azken egunak

Zinebilera jaialdiaren programazioaren azken egunak dira asteburu honetakoak. Onduriko proiekzioez gain, denetarik izango da: profesionalen topaketa, bazkaria, pitching saioa eta amaiera ekitaldiko sari banaketa.

Larunbatean izango da egun potoloena. Bihar, (H)Emen Gaude: Zinegile profesionalen III. topaketa antolatu da. (H)Emen plataformarekin elkarlanean, ikus entzunezkoen hainbat eremutan musika egiten duten emakumeen arteko mahai-ingurua egingo da Kultur Etxeko Azkue aretoan, Lara Izagirrek moderatua, Haizea Huegun, Alicia Morote eta Paula Olaz-en parte hartzearekin.

Arratsaldean, Benito Ansola Sariko hiru finalisten lanak ezagutzeko aukera ere egongo da. Euskaltzaleen Topagunerakin elkarlanean, hiru aurre aukeratuek haien proiektuak aurkeztuko dituzte Amancay Gaztañaga eta Lara Izagirrek osatutako epaimahaia eta ikusleen aurrean.

Eta azkenik, sari banaketaz gain, Juanmi Gutierrezi omenaldia egingo zaio, Euskal Zinearen Begirada emanez, eta bukatzeko, lunch bat izango dugu jaialdiko parte hartzaileekin.

Horrekin guztiarekin batera, gaur berton Euskaltzaindiak sorturiko filma pantailaratuko da: Egunak eta lanak. Euskaltzaindiak hala deskribatu du ikus-entzunezkoa: “Aspaldian baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz;  gaur egun, denak dira Euskaltzaindian. Bidaia horretan, euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zein diren eta nork bultzatuak, horra hor Egunak eta lanak dokumentalak kontagai duena estetika erretro-futurista batez bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguen aktoreek gorpuztua. Finean, Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du dokumentalak.”
Bernardo Atxaga eta Fermin Etxegoien izan dira dokumentalaren gidoigileak. Lehenaren ideia originala izan da, eta bigarrenak zuzendariaren papera bete du. Bi horiez gain, Hodei Zanbrano eta Haizea Pastor ekoizle eragileek, eta soinugile, argiztatzaile eta produkzio talde handi batek ere hartu dute parte dokumental ederraren elaborazioan.

Informazio guztia: Zinebilera

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button