BESTELAKOAK

“Ostegun Kontalariak” ekimena, Aretxabaletan

Kontakizunak jende aurrean plazaratzeko lehiaketa da Ostegun Kontalariak ekimena. Izan ere, Debagoieneko gazteei kontakizunak jende aurrean plazaratzeko gonbidapena egiteko asmoz sortu da Ostegun Kontalariak lehiaketa Aretxabaletako Udalaren eskutik.

Debagoienean jaio, bizi edo lan egiten duen edonork har dezake parte, banaka zein lagunduta, eta helburua da kontatzaile grina dutenei bidea ematea da, bai eta udazken-neguko ostegunetan Aretxabaletako tabernetan herritarrei zuzendutako eskaintza kulturala sustatzea ere.

Bada, kontakizunok azaroaren 27an hasiko dira; egun horretan, Eneko Barberena eta Manex Agirre: “Aspaldi biek Kulturisten Kofradia bakarrizketa-ikuskizuna sortu zuten eta tarteka, iragarri gabe, igotzen dira agertokiren batera”.

Abenduaren 4an, Artano tabernan, Aitor Agiriano izango da, eta aktore bizimoduarekin lotutako bakarrizketa-ikuskizuna egingo du. Abenduaren 11n, halaber, Bele Azkarate entzuteko aukera izango da, Atseden tabernan.

Azkenik, abenduaren 18an, Iraitx Agirre Urbaltz tabernan arituko da. “Agirreren asmoa da kontatzeko modu desberdinak uztartuko dituen patchwork-a plazaratzea”.

Saio guztiak 21:30ean hasiko dira, eta lehiaketa-ikuskizunaren irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Irabazlea ikus-entzuleen boto bidez aukeratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button