MUSIKA

Z-Bone Project, Jazzaldiko tokiko taldeen egutegian

Ostiralean, urtarrilak 9, hasiko da 50. Heineken Jazzaldirako hautaketa prozesuan parte hartuko duten tokiko taldeen emanaldien egutegia. Egun horretan, Iparraldeko Z-Bone Project bandak joko du, Forum FNACek, 19:30ean.

Zedrik Bernardot (tronboia), Mélissa Martinez (ahotsa), Xabi Leon (teklatuak), Thomas Saez (baxua) eta Pierre Sangla (bateria) musikariek osatzen dute Z-Bone Project.

Boskotearen proposamenean hamaika osagai uztartzen dira: funky, reggae, nu soul, trip hop… uztarketa horretatik sortutako fruitua dantzagarria da erabat. Taldeak, gainera, hainbat jaialditan parte hartu du, tartean, Oloronen, Tarnosen eta Baionan, baita 2013ko Heineken Jazzaldian ere.

Gainerako hitzorduei dagokienez, beste hamalau taldek joko dute hautaketa prozesu horretan, martxoaren 26ra bitarte: Lara Vizuete, Orbital, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Dynamic Trio, The Soul Messengers, Onna Marun, Totem Trio, Reunion Big Band, Paul San Martín & Romain Gratalon, Pemptousia, Maldataskull, Unity, La Guachafita eta Give Me Five. Emanaldiak Forum FNAC-en, Altxerrin eta Victoria Eugenia Klubean izango dira.

Informazio gehiago: heinekenjazzaldia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button