IKUS-ENTZUN

Zinebik bultzatutako talde-egitasmo berria

Zinebik bultzatutako talde-egitasmo berria da Bilbao-Bizkaia. EXTERIOR-DÍA, non zazpi film labur filmatuko diren film luze bat osatzeko asmoz. Emaitza azaroaren 19an estreinatuko da jaialdian bertan.

Film laburren egileak zazpi zinegile bilbotar izango dira: Pedro Olea, Javier Rebollo, Enrique Urbizu, Mikel Rueda, Luis Marías, Imanol Uribe eta Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osatzen duten Sra. Polaroiska taldea.
Film horiek grabatzeko “Mallonako hilerri zaharra, Casilda Iturrizar parkea, Zorrotzaurreko industria hondakinak edo Los Caños pasealekua bezalako txokoak” erabiliko dira. “Zazpiek euren esfortzua bateratuko dute, oso ikuspuntu anitzetatik filmatutako hiriaren erretratua osatzeko, Bilboko eta Bizkaiko ekonomiaren motor berria izan daitekeenaren hiri espazioen katalogoa osatzeko”.
Zazpi errodatze lanak datozen asteetan egingo dira, eta irailean amaitu.
Hala, datorren asteburuan Bilboko kaleak, Javier Rebollok zuzenduko duen El amigo imaginario lanaren eszenatokia izango dira.

Bilbao-Bizkaia. EXTERIOR-DÍA filma Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (Zinebi), Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Bilbao-Bizkaia Film izenekoak sustatu dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button