IKUS-ENTZUN

“Zinebi” jaialdian, emanaldien azken eguna

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian (Zinebi), Sail Ofizialek Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako proiekzioak amaituko dira.

Hala, 19:00etatik aurrera Ehiza (Hauazkena Taldea), Zerua blu (Lur Olaizola), Homeless Home (Alberto Vázquez), Polvo somos (Estibaliz Urresola), Quebrantos (Maria Elorza & Koldo Almandoz), Maite (Xabier Larrazabal) eta Hemen, gaur, berriz (Aitor Gametxo) ikusi ahal izango dira. Filmak aurrez aurre ikusteaz gain, FestHome plataformaren bidez ere ikus daitezke.

Gaur ere bukatuko dira Sail Ofizialeko ZIFF. ZINEBI First Film saioak Golem Alhondiga zinemetan. Lehiaketako azken bi film luzeak hauek dira: Once Upon a Youth (Ivan Ramljak) kroaziar dokumentala, Dokufest 2020 jaialdian sarituta; eta Shiva Baby (Emma Seligman), The Hollywood Reporter-ek Torontoko Nazioarteko Zinemaldiaren aurreko edizioko bitxia.

Guztira lau dokumental eta fikziozko bost film lehiatuko dira 12.000 euroko ZIFF Sari Nagusia lortzeko. Portugaletik, Ukrainatik, Estatu Batuetatik, Lituaniatik, Erresuma Batutik, Belgikatik, Frantziatik, Txinatik eta Kroaziatik datozen bederatzi film luze horiek FILMIN plataformaren bidez ikus daitezke.

Bilboko Arte Ederren Museoan Bertoko Begiradak sailaren azken bi proiekzioak antolatu dira: Fabricando Mujeres 2.0, Marta Gomez eta Paula Iglesias zuzendariek sortua; eta Esther Ferrer. Hilos de tiempo, Begoña Vicario, Raul Ibañez, Marta Macho eta Patxi Azpillagarekin elkarlanean egindako dokumentala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button