MUSIKA

Bonberenea sutan jarriko dute desalojoaren kontra

"Jaialdian ateratakoa etxea eta bere proiektuak aurrera eramateko izango da", adierazi dute Bonbereneako kideak euren webgunean. "Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen ospakizun bat da. Etxearen desalojo eta birrintzearen aurkako gara, eta hori da printzipio batean Tolosako udalaren ideia. Horrek bultzaturik, ekintza honek etxea eta bertan daudenen moralak indartu egingo dira", gehitu dute.

Jaialdia Bonberenea Futbol zelaian egingo da. Ateak 19:30ean irekiko dira eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira. Etxekoek kartel bikaina osatu dute aurtengo edizioan: Sexty Sexers, Ama Say, Doctor Deseo, Atom Rhumba, eta Anari. Gero, etxe barruan, Txakapatata Brothers disko jartzaileak izango dira giroa berotzen.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button