ARTEA

Emigratzaileak eta iheslariak

Photomuseum aretoak Fidel Raso argazkilariaren lanak hartuko ditu ekainaren 7tik uztailaren 30era bitartean. Erakusketaren izena Emigratzaileak eta iheslariak da.

Hamarkada batean, Fidel Raso bere argazkilari lanean ikusle pribilegiatu bat izan da  Espainiaren bi aldeetan (Algeciras eta Ceuta), hain hurbil, hain urrun, biak ala biak. Milaka pertsona daude Marokoko kostaldean eta Ceutan beste aldera pasatzeko aukera baten zain, Europan bizitza hobe baten esperoan.
Argazkilaria hondoratze eta erreskateetan, itsasoak hondartzetara bultzatutako hilotzen agerpenetan, ehortze eta izenik gabeko horma-hilobiratzetan izan da eta erreskateko kideen lana, droga-trafikoaren jazarpena… eta   bestelako  jardueren lekukotasuna utzi du bere argazkien bidez.

Marokoko kostaldetik Espainiako kostaldera bitarteko legez kanpoko merkataritzan haxixa da produktu izarra. Salerosi honi beste trafiko beldurgarri bat gehitzen zaio: gizakiena. Mafientzat aberasteko lekua da, besteen ametsen, sufrimenduen eta sarritan beste batzuen heriotzaren kontura, izan er asko eta asko bide tragiko horretan hiltzen dira.

Bizitza eta heriotzaren itsasartearen bizipenak, etsipeneko aurpegiak eta batzuetan igerian, Marokotik Ceutara salbu iristen direnen zoriona erakusketa honetan jasotzen da.

Photomuseumean Emigratzaileak eta iheslariak erakusketaren aurkezpena aprobetxatuz, Fidel Raso argazkilaria eta erakusketaren egileak bisita-gidatua eskainiko du bihar ostirala 17:00etan. Ondoren 18:00etan Gela programaren barnean Emilio Olabarriak hitzaldia emango du Iheslarien eskubideak izenburupean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button