IKUS-ENTZUN

LGTBQ gaiaren inguruko film emanaldia, Urnietan

Urnietako Sarobe Arte Eszeniko Zentroan, LGTBQ gaiaren inguruko film emanaldia programatu dute ekainaren 28rako. Lau film pantailaratuko dira eta emanaldia 18:30ean izango da.

Oh-Be-Joyful (2017) lanean, Rita azken hatsa botatzeko zorian da, baina beste mundura joan aurretik gauza bat egin nahi du: biloba armairutik ateratzera bultzatu.

Espainian produzituriko Diversxs (2015) pelikulan, 50 gaztek 5 eguneko topaketatan parte hartu dute. Bertan, beren sekreturik maitatuena aireratuko dute, bestelako errealitateak lantzen eta errespetatzen ikasiko dute eta desberdin egin dituen dibertsitatea ulertarazten lagunduko dute.

AEBetatik datorren Pink Boy-k (2015) hauxe kontatzen du:  Jarrera maskulinoa duen BJ izeneko lesbianak, soinekoei uko egin izan die beti, arrakastaz, bere bikotekide Sherrierekin Jeffrey adoptatzen duten arte, bion harridurarako nesken jantziekin dantzan eta antzezten hasiko dena.

Azkenik, Ian Garridoren Victor XX (2015) pantailaratuko da. Zer gertatuko litzateke bizi zaren gorputzean gustura egongo ez bazina? Eta zure generoarekin jolastea erabakiko bazenu? Eta zure bikotekideak kalean trans ibiltzea erabakiko balu, nola erantzungo zenuke?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button