BERTSOTAN

"Bertsoak 2009" Bertso bilduma kalean da

Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik.

Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari eta gai-jartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diote proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.

Bat-bateko lanei dagokienez, Sebastian Lizasok Joxe Lizaso zendu berriari Zumaian kantatutako bertsoek zabaltzen dute lan hau. Amets Arzallusek kotxean beroak itota hildako haurrari kantatuak, Maialen Lujanbio Alkizan akosoari boteak, Aitor Mendiluzek Zegaman botatako bederatzikoak, Hamaika Bertutek egindako Kabitik plazara emanaldiko bertsoak, Unai Iturriaga eta Fredi Paiak bertso-marrazkien jolasean kantatuak BertsoZiriMarra ekitaldian… bada zer nabarmendua.

Bertso jarrietan, Argia astekariak argitaratutako sortak ekarri dituzte, 90garren urteurrenean Victoria Eugenian kantatuak. Baita Aitzol Barandiaranek krisiari jarriak ere, Kabitik Plazarako emanaldian.

Ikusten duzuenez denetarik, eta bertsoka!

Bertsozale elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button