ESZENA

Zinebi dantzan

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Zinemaldiak (Zinebi) bere azken edizioan inskribatutako zenbait film aurkeztuko du bihar eta etzi La Fundicionek antolaturiko Dantzaldiaren XII. edizioaren baitan. Film horiek giza gorputza eta bere mugimenduak dituzte ardatz.

Mi cuerpo se mueve. La danza y sus imágenes en el cortometraje contemporáneo erakusketa osatzen duten bi saioek 12 film labur biltzen dituzte –fikziozkoak, dokumentalak eta animaziozkoak–. Filmok, gainera, hainbat jatorritakoak dira, Euskal Herria, Alemania, Austria, Brasil, Kanada, Espainia, Amerikako Estatu Batuak eta Frantzia, hain zuzen ere. Bihar eta etzi proiektatuko dira, La Fundición aretoan 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Programazioa bihar hasiko da eta honako film hauek proiektatuko dira: Burning Palace (Mara Mattuschka. Austria, 2009), FAO (Carolina Alejos eta Aitor Echeverria. Espainia, 2010), Strips (Félix Dufour-Laperrière. Kanada, 2010), Meanwhile (Jerome Sable. EEBB, 2001) eta Exhibition 19 (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe. Euskadi, 2010). Donostiako Zinemaldiko azken edizioan parte hartu zuen Exhibition 19 izango da erakusketak jasoko duen Euskal Herriko produkzio bakarra.

Etziko programazioak, halaber, zazpi laburmetrai bilduko ditu: Die Kinetik der Gefühle (Werner Biedermann. Alemania, 2010), Ensaio de cinema (Allan Ribeiro. Brasil, 2009), Jacky & Judy (Phil Harder. EEBB, 2010), A cup of wine (Daniel Conrad. Kanada, 2009), Living Chiaying (Gilles Delmas. Frantzia, 2010), Costa del Sol (Jan Wilde eta Benjamín Schindler. Alemania, 2010) eta Sidewalk (Frank Sahara. Espainia, 2010).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button