MUSIKA

Donostiako Piratek musika egitaraua iragarri dute

Donostiako Aste Nagusian, Flamenka gunerako ondu den musika-egitaraua iragarri dute Donostiako Piratek. Kolektibo donostiar horren webgunean jasotzen denez, “Donostiako Piratak, jai herrikoi parte-hartzaile, askatzaile eta euskaldunen aldeko mugimendua gara. Herritarrek herritarrontzat eratutako jaia aldarrikatzen dugu, gizarte eredu berri baten itsasoetan murgilduz. 2003an egin genuen jauzi lehen aldiz itsasora”.

Musika-programazioaren harira, abuztuaren 11n hasiko da egitaraua Fan & Go-ren emanaldiarekin, eta Belako eta Serrulla taldeen kontzertuekin amaituko da, abuztuaren 18an.

Aipatutako bi data horien artean, izango da zer ikusi: Niña Coyote eta Chico Tornado, MICE, ETS, Skakeitan, Anje Duhalde, Olatza Salvador, The Capaces, Des-kontrol eta Green Valley, besteak beste.

Egitarau oso hemen: donostiakopiratak.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button