IKUS-ENTZUN

“Zine klasikoa, gaur egungo zinea” zikloa, Iruñean

Larunbatean, martxoak 20, film zoragarria ikusteko abagunea izango duzue Iruñeako Kondestableko Civivoxean, 18:00etan hasita, Zine klasikoa, gaur egungo zinea zikloaren barruan. Arturo Barcenillak aurkeztuko du filma eta ostean zine-foruma antolatuko da.

Aipatzen ari garen filma Fritz Lang zuzendariaren Scarlet Street (1945) da. “Christopher Cross gizon grisa da, adin ertaineko kutxazain tristea, ezkondua baina pinturarako talentu berezia duena. Etxera bidean, laneko afari baten ondoren, Kitty izeneko emakume eder bati laguntzen dio Crossek. Bere salbatzailea margolari ospetsu bat delakoan, Kittyk ez du zalantzarik izango bera limurtzeko, berarentzat eta Johnny mutilarentzat diru apur bat lortzeko helburu bakarrarekin. Cross alferrik maiteminduko da emakume zital horrekin, eta bere enpresan lapurtuko du zalantzarik gabe, bere idilioa mantendu eta Kittyren eskari guztiei erantzuteko.”

Klasizismoa eta modernitatea nahasten dituen ziklo horrek genero guztiak, beldur guztiak eta, ondorioz, itxaropen guztiak ukitzen dituzten hamabi izenburu bildu ditu.

Horren harira esan behar da, hil honetan amaituko dela (martxoaren 29ra arte) BilbaoArteko Art House Zinemak Zinema klasikoa, zinema modernoa izenburupean antolatu duen ziklo bera. 1960tik aurrera ekoitzitako film interesgarri batzuk eskaintzen ari dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button