MUSIKA

Bide Ertzean eta Esne Beltzakek Bilboko Kafe Antzokiaren 21. urteurrena ospatuko dute

Gaur, Bide Ertzean eta Esne Beltza taldeek joko dute Bilboko Kafe Antzokian, areto horren 21. urtemuga ospatzeko ondutako ekitaldien harira. Bide Ertzean goiko solairuan arituko da, 20:30ean, eta Esne Beltza, berriz, beheko areto nagusian, 22:00etan.

Tolosako Bide Ertzean laukoteak Zutaz kantatzeko disko-liburua aurkeztuko du. Lan horrek 18 urteko ibilbidearen laburpena izan nahi du. Hala, Jon Eskisabel kazetariak idatzitako liburua eta bitxikeriez osaturiko CD bildumak osatzen dute Zutaz kantatzeko lana. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, diskoak 14 doinu biltzen ditu: “diskoetatik aparte utzitako kantuak, bertsio argitaragabeak, zuzenean zein irratietan egindako moldaketak, maketak, remix-en bat… Emanaldi gutxi batzuek egin ondoren, taldeak etenaldi mugagabe bat egingo du”.

Hernaniko Esne Beltzak talde ezagunak, halaber, Esna lan bikoitza aurkeztuko du Bilbon. Kafe Antzokiaren arabera, “taldearen bosgarren estudioko lana, bikoitza da, nahiz eta bi diskoak denboran bananduak argitaratu diren. Pasa den abenduan argitaratu zuen Esne Beltzak bere lan berria eta bosgarrena izanagatik taldeak ez du txunditzeko gaitasuna galdu”.

Informazio gehiago: kafeantzokia.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button