MUSIKA

Tolosand Blues jaialdia gaurtik aurrera

Ekainaren 30etik uztailaren 3ra arte, Tolosand Blues jaialdiaren 18. edizioa izango da. Bertan puntako taldeak eta musikariak bilduko dira, eta betiko legez, swing, rockabilly, blues, soul, eta jazz doinuak haizatuko dira egun horietan.

Bertako antolatzaileek esan dutenez, “Tolosak berriro ere bat egingo du blues, soul eta jazz doinuekin udarari ongietorria emateko, maila handiko taldeekin. Etenik gabe, 2005. urtetik antolatzen den jaialdia da Tolosand Blues eta, beraz, dagoeneko hitzordu garrantzitsua bilakatu da tolosar guztiontzat”.

Aurtengo edizioak bederatzi kontzertu bilduko ditu, eta horiexek Euskal Herria eta Lopez Mendizabal plazetan, Zerkausian, Plaza Berrian, Frontoi eta Ilargi tabernetan eta Txurrerian gauzatuko dira. Eta parte hartuko duten taldeak, Mississippi Queen & The Wet Dogs, Sweet Marta & The Blues Shakers, Gaby Jogeix, Bluebird, Cesar Crespo, Nick Moss Band, Armonica Fredy Band, Serious Business eta Nico Wayne Toussaint izango dira.

Jaialdiaren lehen kontzertua gaur berton, hilak 30, izango da, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldearekin eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button