ESZENA

“Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” antzezlana, Zarautzen

Metrokoadroka kolektiboak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana eskainiko du gaur, martxoak 31, 20:00etan, Zarautzeko Modelo aretoan. Horren ostean leku hauetan arituko da taldea: apirilak 14, 21:30ean, Aulestiko Frontoian, ADEL topaketen barruan; apirilak 19, 19:30ean, Gasteizko Principal antzokian; eta apirilak 30, 19:00etan, Errenteria/Oreretako Niessen auditorioan.

Marina Suarezek eta Oier Guillanek zuzenduriko Zeozertan dabil baina ez dakit zertan familia eredu ez ohikoei buruzko sitcom poetikoa da. Oholtza gainean Edurne Azkarate, Maite Aizpurua eta Javier Barandiaran izango dira.

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana.

Helburua honako hau da: jendeak gertukoa sentituko duen antzezlan bat egitea, edonork bere egin dezakeen gai batean oinarritua, era berean estetika aldetik esperimentatuz eta arriskuak hartuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button