IKUS-ENTZUN

Pasoliniren “Theorem” aurkeztuko du Fas zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Pier Paolo Pasolini (1922-1975) zinegilearen Theorem (1968) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Bilboko zineklubeko bazkide Manu Pajak aurkeztuko du emanaldia. Zineklubaren 2.200. emanaldia izango da gaurkoa.

Klase altuko familia baten nondik norakoak jasotzen ditu filmak. Familia horrek alaba bat eta seme bat ditu, baina laster, gazte misteriotsu, erakargarri eta karismatiko bat iritsiko da haien etxera. Gazte horrek familiako kide guztiak  seduzituko ditu, baina bat-batean ospa egingo du, eta senitartekoak egoera desatseginean geldituko dira, artega, noraezean, haien bizitzekin zer egin jakin gabe.

Filmak 50eko eta 60ko garapen italiarraren osteko familia burgesa jorratzen du, modu kritikoan. Bere estreinaldian, pelikulak polemika eragin zuen, eta Elizak moralaren kontrakotzat jo zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button