ESZENA

“Begirada Gurutzatuak” programaren edukiak

EAEko dantza konpainia edota taldeei zuzenduta, Malandain Ballet Biarritz-en Le Laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières eta Bilboko La Fundición taldeek Regards Croisés-Begirada Gurutzatuak programa aurkeztu zuten iragan irailean.

Aukeratutako konpainien lanaren aurkezpen egin da Biarritz eta Bilbon, eta askotariko ekitaldiak izango dira aurtengo programaren baitan; hala nola, entsegu irekiak, tailerrak eta ikuskizunak eta topaketak.

Horrela, otsailaren 5etik 7ra, Matxalen Bilbao eta Igor Calongek, MalandainBalletBiarritz-eko Estudioan, ikus-entzuleei eta ikasle taldeei zuzendutako interpretazio irekiak eta tailerrak egingo dituzte, hurrenez hurren. Horrekin batera, Self eta Fácil lanak aurkeztuko dituzte, Théâtre du Colisée de Biarritz antzokian.

Horretaz gainera, Olatz de Andrések egingo duen tailerra ere jasoko du programak, Toulouseko INSAko ikasleekin egingo du (Zientzia Aplikatuen Institutua).

Gero, Bilbon, martxoaren 8an eta 9an, Samuel Mathieu, Toulouseko dantzari eta koreografoak tailer eta topaketak egingo ditu La Fundición-en, baita La Performante eta La performance#2 (ou le declin) lanak aurkeztu ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button