ARTEA

“Memoria duten Paisaiak”, Nafarroako argazki lehiaketarako deialdia egin dute

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboak Memoria duten Paisaiak argazkilaritza lehiaketa bat antolatu du. Bere bigarren edizioan, Nafarroako paisaia energetikoak izango dira ardatz, argazkiaren bidez Nafarroan energia elektrikoa ekoizten edo transmititzen duten instalazioen ondarea balioesteko sentsibilizatu nahi duena.

Hala, aurkezten diren argazkiek XIX. mendearen amaieraz geroztik Nafarroa eraldatzen eta paisaia aldatzen laguntzen edo lagundu duten energia instalazio edo lantegiekin zerikusia izan behar dute.

Edizio honetan parte hartzeko deialdia egin du Foru Administrazioak eta uztailaren 6ra arte, zabalik egongo da lanak aurkezteko epea.  Kultura, Kirola eta Gazteria Sailaren Erregistroan edo Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren Artxiboaren egoitzan aurkeztu ahalko dira lanak.

1.300€ banatuko dira sarietan. Lehenak, 700€ jasoko ditu; bigarrenak 400€, eta hirugarrenak 200€. Laugarren sari bat ere egongo da (200€), epaimahaiak sailkatuko dituen 15 lanen artean, publikoak bozketa bidez erabakitzen duenari  emango zaiona. Saritutako lanak, gainera, lehiaketara aurkeztutako argazki sorta batekin batera, ondoren antolatuko den erakusketan jarriko dira ikusgai.

Lehiaketaren oinarrien xehetasun guztiak, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button