
Antton musika taldeak bere lehenengo lanaren gaineko kontzertua aurkeztu zuen duela gutxi Londresen, bertako Euskal Elkartearen eskutik. Antton Uriarte gitarra eta abeslariarengandik hartzen du bere izena Elorrioko egitasmo berri honek. Haatik, ez da kantautore proiektu bat, bost musikarik osaturiko pop-rock taldea baizik. Izan ere, 2011ko hasieran eratu zen eta urte horren amaieran aurkeztu zen Bilbon Gorantz erori (Baga Biga) euren lehendabiziko diskoa.
Hauen ostean, euskal musika segitzen duten Londresko biztanleek zer entzun interesgarri izango dute laster batean, Berri Txarrak-ek kontzertu para bat eskainiko baititu berton.
Hil honetan, beraz, Berri Txarrak talde nafarraren bi kontzertu bilduko dira Londresen. Hala, apirilaren 21ean, Barfly Club-en izango da, Cancer Bats taldearekin batera (sarrerak agortuta honezkero), eta apirilaren 22an, bigarren emanaldi bat egingo dute, The Garage-n.
Handik bazabiltzate, probestu hitzordu berezi hauek.



