MUSIKA

Su Ta Gar eta Taupada metal taldeek Errenterian joko dute

Su Ta Gar eta Taupada bandek Errenteriako Niessen aretoan joko dute ostiralean, hilak 11, 21:30etik aurrera. Emanaldia Oarsomusikak antolatu du.

Su Ta Gar taldeak dagoeneko 25 urteko ibilbidea egin du, eta ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko metal eszenean, klasikotzat har daiteke.
Oarsomusikaren arabera, “Su Ta Garren ondorioa hauxe da: bizirik daude. 25 urte ez da ezer, tangoak dioen bezala. Eta taldeak disko berri honi ekiteko erakutsidituen kemena eta konfiantza ikusita, hauxe besterik ezin da esan: beste 25 urtez izango ditugu, gutxienez!”.

Taupada  berriz, 2012an osatu zuten Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko 4 musikarik. Oraintsu, Zeren zain izenburuko lan berria argitaratu du banda gipuzkoarrak. Grabazioak metal kutsuko bederatzi kantu melodiko biltzen ditu, aurreko maketako lau doinu berrituak  eta beste bost abesti berri. LP formatuan plazaratu da.

“Metal melodiko estiloa egiten dute, baina ez dira estilo bakar batean finkatzen. Rock, metal gotiko, sinfoniko edota trash metal estiloak ikutzen dituzte, beti ikutu melodiko batekin eta euskaraz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button