ARTEA

Zarautzeko Photomuseumek “Argazki Bilera” abiatu du

Urteroko legez, Zarautzeko Photomuseumek 2021ko Argazki Bilera abiatu du. Aurrekoetan bezala, erakusketek hainbat genero fotografiko (argazkilaritza artistikoa, natura-argazkigintza –urpekoa- eta dokumentala) biltzen ditu helburu nagusi batekin “argazkigintzak eskaintzen dituen aukera zabalak ikusleei hurbiltzea”

Koldo Badillok Mirrors and Windows izeneko erakusketa erakutsiko du. “Argazki bat, argazki hori egin zuen artistaren erretratua islatzen duen ispilua al da, ala mundua ezagutzeko aukera ematen digun leihoa?” Esaldi horrekin bukatzen zuen New Yorkeko MoMAren Mirrors and Windows katalogoaren hitzaurrea John Szarkowski komisario ospetsuak 1978an.
Artistak berak azaltzen du lanaren zergatia: “Proiektu honekin gorazarre egin nahi diot 78ko erakusketa hari, gaitzat hartuz objetu-sinbolo haiek, ispiluak eta leihoak; eta aldi berean, ea kategorizazio zahar horrek zentzurik izan ote zuen hausnartu nahi izan dut, muga banatzaileak hain zehatzak ote diren… eta zera galdetu diot neure buruari: Isla-ispiluen nire argazkiak argazki-ispiluak al dira ? eta nire leihoenak, argazki-lehioak al dira?”

Sanz Enean, Zarautz. Hiriaren irudia izeneko erakusketa paratu dute.

Torre Luzean, Txomin Riverak Itsasoak erakusketa jarri du. Txomin Riverak planetako itsas hondo erakargarrienetako batzuek aurkezten ditu, bakoitzak bere dibertsitate fisiko eta biologikoekin.

Azkenik, Photomuseumen, Helena Goñik Singles izeneko erakusketa abiatu du. Helena Goñi argazkilariak erakusketa honetan azken urteetan egindako irudien aukeraketa bat eskaintzen du. Ibilbide horrek, partitura gisa, hainbat proiektu artikulatzen ditu, baita orain arte gauzatu ez diren artxiboko argazkiak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button