MUSIKA

Cosmic Fest, gitarra pisutsuen jaialdia

Gaur eta bihar, Cosmic Fest jaialdia egingo da Gasteizko Hell Dorado aretoan. Guztira zortzi talde arituko dira agertokian, guztiak gitarra eta estilo pisutsuen zaleak: Stoner, hard-rock, doom…

Hala, gaur bertan, Tutan Come On (Gasteiz, stoner), Santo Rostro (Asturias, hard-rock), Aathma (Madril, doom) eta Orthodox taldeek joko dute. Orthodox Sevillakoak dira, 2004an elkartu ziren, eta doom metala jotzen hasi izanagatik ere, egun askotariko estiloetan murgilduta daude: jazz, psikodelia, stoner… Atzerriko hainbat bat kontzertutan jo dute. Bitxikeriak biltzen dituen Axis (Alone Records) da andaluziarren lan berriena.

Bihar, berriz, hauexek izango oholtzan: Atavismo (Andaluzia, rock psikodelikoa); Hela (Alacant, doom), Arenna (Gasteiz, hard-rock-psych) eta The Soulbreaker Company gasteiztarrak. The Soulbreaker Company La Lucha izenburuko lan berria prestatzen ari dira. Biharko kontzertuan, baina, seikoteak 2010ean grabatutako Itaca lana berrikusiko du, space-rock estiloan bustitako grabazioa.

Informazio gehiago: helldorado.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button