BERTSOTAN

“Zapla!” egitasmoa abiatuko du Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte, Nafarroako zazpi herritan, nafar bertsolariei plazak eskainiko dizkie Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Zapla! egitasmoarekin.

Joan den urtean, pandemiak erabat astindu zuen kulturgintzaren sektorea, eta bertsolaritza ez zen salbuespen izan. Nafarroako Bertsolari Txapelketa ere atzeratu da txapelketaren berezko ezaugarriak bermatzeko zailtasunen ondorioz. “Dena dela, kultura segurua dela azpimarratu nahi du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Txapelketaren berezitasunak bermatzea zaila da egungo egoeran, baina aukera badago bestelako saio asko antolatzeko”.

Hortaz, Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian Zapla! egitasmoa jaio da, ondorengo helburuekin: nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea; kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eta txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.

Zapla! zazpi bertso saiok osatuko duten ziklo bat izango da, eta zazpi herritan burutuko da (Lizarran, Beran, Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan) apirilaren 23tik maiatzaren 15a bitarte. Saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte, eta ekitaldi bakoitza ezberdina izango da.

Herrietako hitzorduak kontsultatzeko: Zapla!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button