IKUS-ENTZUN

Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XII. Nazioarteko Festibala

Urriaren 25etik 28ra bitartean Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XII. Nazioarteko Festibalak ateak zabalduko dizkio beldurrari, Iruñeko Gaztediaren Etxean. Saio guztiak 19: 00etan hasiko dira.

Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XI. Nazioarteko Festibaleko sail ofizialean mundu osoko film laburren aukeraketa bat ikusi ahal izango da, baita film luze gonbidatu bat ere.

Diogun moduan gaur berton abiatuko laborrizko ekimena honako film labur hauen pantailaratzearekin: Match, La calima, Metaverso: Mundo espejo, Ella es la sensación, No estamos solos, Echo eta Ratón de biblioteca. Bihar, 26an, bigarren film labur sorta ikusiko da: Cuando haces pop, Amanece la noche más larga, Nire kriaturita, Bildumazaletasuna, White butterflies, Osito eta Arrivederci Paris. Ostiralean ere zinemaz gozatzeko aukera egongo da film hauen emanaldiarekin: Sincopat, Worldlines III, Autoen hilerria, Almendra mingotsak, Sakrifizioa eta Saiakera bakarra. Azkenik, larunbatean, urriaren 28an, La autopsia de Jane Doe film luzea pantailaratuko da, eta horren ostean sari banaketarekin amaiera emango zaio jaialdiari. Zinema-adituek osatutako epaimahaia arduratuko da Epaimahaiaren Saria erabakitzeaz.

Emanaldien egunetan zinemagile gonbidatuek aurkeztuko dituzte beren lanak, eta gainera, ikusleek Publikoaren Saria emateko gustukoen dituzten film laburrak bozkatu ahal izango dituzte saio bakoitzean.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button