ESZENA

Zaborra metafora bat da batzuetan

Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan, ArteDrama eta Axut! konpainiek Hondamendia pieza egingo dute gaur. Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, eta Jon Ander Urresti aritzen dira oholtza gainean.

Harkaitz Canok izkiriaturiko piezak Zaldibarko zabortegiaren kasua, pandemia, komunikabideak eta gizartea biltzen eta nahasten ditu. Izan ere, azken urteotan euskal gizartea kolpatu duten bi auzi potolo azaltzen dira, batetik Koronabirusaren pandemia, eta bestetik Zaldibarko zabortegiko gertakaria. Eta bi auzi horiekin batera, komunikabideen papera aztertzen da.

“Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. (…)  Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button