
Bihar, maiatzak 4, 20:30etik aurrera, Harian izeneko proiektua eskainiko dute Eñaut Elorrietak eta Kaabestri String Ensemble taldeak, Leioan. Kontzertu honek aukera eskaintzen du Ken Zazpiko abeslariaz gozatzeko beste musika-tesitura batean.
Eñaut Elorrietak, beti geldiezin eta musika-abenturei ekiteko gogoarekin, zuzenean interpretatzeko eta gozatzeko asmoarekin sortutako proposamen berria eskaintzen du. Harian izenburupean, Elorrieta agertokira igoko da hari-boskoteak lagunduta, Kaabestri String Ensemble, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatua.
Harian proiektua erronka izan da kantariarentzat, eta ikusgarri klasikoa bezain berrizalea da. Zuzeneko bira honetan Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin -Oscar Lopez (biolina), Igor Torre (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (txeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua)- bilduko da Eñaut Elorrieta.
Kantariak haizatuko dituen soinuak Fernando Velazquez, Carlos Monfort eta Juan Carlos Perezek egindako moldaketak dira. “Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria halako artista kreatibo batentzat.”



