Lau urterik behin ospatzen den Euskal Kantu Txapelketaren edizio berri bat aurten ospatuko da. parte hartu nahi baduzue, izena martxoaren 12rako eman behar dira. Euskal Herriko hainbat eskualdeetan finalerdiak antolatuko dira eta Euskal Herri mailako finala ekainean izango da.
Iparraldean, Euskal Kantu Xapelketa elkarteak eta Euskal Irratiak federazioak hitzordu berri honetan parte hartzeko gonbitea luzatu dute euskal kantua bultzatzeko baina era berean sorkuntza sustengatzeko eta euskaraz kantuz ari diren talentu berri batzuen aurkitu eta plazaratzeko asmoz.
Honela udaberrian, Iparraldean, finalerdiak antolatuko dira, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan eginen diren bezala, eta finalerdi horietako kantari hoberenek finalean parte hartuko dute ekainean.
Parte hartzaileek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte eta hiru kategorietan parte hartu ahalko dute (bakarka, binaka edo taldeka), eta a capella edo musikaz lagundurik kantatu ahalko dute kantu ezaguna edo sorkuntza.