IKUS-ENTZUN

“Yoko oporretan” filma egunotan ikusgai

Gaur, Zineuskadiren eskutik, zinema-aretoetara iritsiko da Juanjo Elordik zuzendutako eta Dibulitoonek ekoitzitako Yoko oporretan filma. Bigarren emanaldi honetan (Yoko eta bere lagunak filmarekin izandako arrakastaren ondoren) pertsonaiak banandu egingo dira opor batzuetan, eta horrela ikusiko dute hasieran beldur izan arren, gai direla errutinatik irten, esperientzia berriak bizi eta lagun berriak egiteko.

Filma Donostiako Antiguo Berrin, Gasteizko Gorbeia zinemetan, Getxo Zinemak aretoan, Bilboko Golem Alhondigan eta Iruñeko Golem La Morean proiektatuko da egunotan. Gainera, abenduaren 17tik aurrera Lekeition ere ikusi ahal izango da.

Filmaren korapiloa honako hau duzue: Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko bakarrik geratuko da parkean Mirentxurekin. Zer egingo du Yoko gaixoak lagunik gabe? Eta hiru umeak izango al dira gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko? Laurak daude urduri esperientzia berri honen aurrean, baina laster ohartuko dira, haurrak dauden lekuan, beti aurkituko dutela jolasteko gogoa.

Zineuskadik, euskal ikus-entzunezkoen sektorea Estatu, Europa eta nazioarte mailan garatu eta hedatzeaz gain, kalitatezko edukiak sortzea ere sustatzen du, baita euskaraz egiten diren estreinaldien zabalkundea bultzatu ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button