IKUS-ENTZUN

“The Swedish Theory of Love”

Hileko dokumentala ekimenaren barruan, ZINEBIk Erik Gandini zinegile italiar-suediarraren The Swedish Theory of Love (Suedia, Norvegia, Danimarka, 2016) filma eskainiko du, bihar, urriak 27. Ohikoa denez, emanaldia Bilboko Multicine 7. aretoan izango da arratsaldeko 20:00etan, ingeleseko eta suedierazko jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpi-tituluekin.

Egileak Suediako bizimodua aztertu nahi du, eta ekonomiaren ikuspegitik egoera onean dagoen gizartea gizarte zoriontsuaren sinonimoa ote den galdetzen du. Hala, filmaren bidez ongizate gizartearen umorez betea kritika eraikitzailea egiten du, helburu bakar batekin: zoriontasunaren benetako sekretua zein den jakitea. Erik Gandinik gai horretan sakonduz, barruko bidaia gisa hasten dena, planetako beste herri batean amaitzen da, non zoriontasun mailaren alderantziz proportzionala den lekuan: Etiopian. 

Pelikularen inguruan honelako datuak oso interesgarriak dira: “2016an, Suediak oso estatistika esanguratsua du: biztanleriaren erdia bakarrik bizi da, eta jendearen %25 bakarrik hiltzen da, bere gorpua inork erreklamatu gabe. Hala ere, ongizate gizartearen iparraldeko eredu soziala nazioarteko erreferentea da. NBEk adierazi duenez, Suediak mundu osoko pobrezia maila txikienetakoa du, eta diru-sarrerak oso modu parekatuan banatzen dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button