LITERATURA

Resurreccion Maria Azkue sariak

Gaur, maiatzaren 22an, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolaturiko 2011ko Resurreccion Maria Azkue sariak banatu dira gazteen artean. Saria (11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendurikoa) idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortu ziren aspaldian, eta bertan aipatu duten bezala, zorionez, lan kopurua handituz doa urterik urtera eta hein berean kalitatea.

Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Orotara, aurten 157 lan aurkeztu dira. Horietatik 46 Bizkaian; 73 Gipuzkoan; 2 Ipar Euskal Herrian; eta 36 Nafarroan. Eta horiek irakurtzen eta epaitzen Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza ibili dira.

A mailako sariak narrazio alorrean:
Lehenengo saria: Ez naiz zure printzesa. Egilea: Anne Lapeira (Azpeitia).
Bigarren saria: Maite, maite… ez bakarrik bakoitzak bere burua. Egilea: Maddi Petralanda (Mendata).
Hirugarren saria: Michelen misterioa. Egilea: Evangelina Descalzo (Igantzi).

Olerki alorrean lehengo saria: Norbait joan da. Egilea: Amaia Rodriguez (Zumarraga).
Bigarren saria: Bizirik gabe bizi den pertsona. Egilea: Malen Barriola (Iruñea).
Hirugarren saria: Gizon herrenaren olerkia. Egilea: Maite Larrarte (Bidegoian).

B mailako sariak narrazio alorrean:
Lehengo saria: Ez dago musik!. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu).
Bigarren saria: Gauaren beharra. Egilea: Ainhoa Urien (Abadiño)
Hirugarren saria: Ainarak bezala… Egilea: Mikela Atxoarena (Arrosa).

Olerki alorrean lehen saria: Idazten hasi da. Egilea: Maialen Akizu (Urretxu) Bigarren saria: Zer da denbora?. Egilea: Maialen Elorza (Oiartzun).
Hirugarren saria: Los Angeles, 2019. Egilea: Mikel Aranburu (Urretxu)

Ikusten denez, Maialen Akizu urretxuarrak, poesian eta narrazioan suertatu da irabazle. Hortaz, gure letren etorkizuna bermaturik dago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button