
Asteburu honetan hasita eta martxoaren azken egunetara arte, eszenak beteko du Eibar herria. Programazioan denetarik dago: umore antzerkia, komedia orokorrak, drama, egile klasikoak eta egungoak, konpainia ezagunak antzezle ospetsuekin eta beste batzuk hain ezagunak ez direnak, baina ezagutzea eta disfrutatzea merezi duten ikuskizunak dakartenak.
Asteburu honetan, Miguel del Arcok irekiko du Eibarko Antzerki Jardunaldien hogeita hamazortzigarren edizioa, ¿Para qué sirve el teatro? izeneko solasaldiarekin. Egungo antzerkigintzako zuzendaririk txalotuenetakoa da Miguel Arco (Madril 1965). Ikuskizunaren munduan hogei urte baino gehiago daraman antzezle, zinema eta telebista gidoi-egile honek Kamikaze Producciones konpainia sortu zuen Aitor Tejadarekin, eta ugariak izan dira arrakasta handiarekin antzokietara eraman dituzten antzezlanak. Sari dezenteren irabazlea ere bada.
Otsailaren 21ean, Vaivén Produkzioak taldeak, New Orleansko Cyrano izeneko lana eramango du Eibarko oholtzara. Ikuskizun honetan, Vaiven Produkzioak konpainiak umeentzat egokitutako frantziar klasikoaren bertsio berezia eskaintzen du.
Edizio honetan, antzerkiarekin batera lau mago handiren eskutik, ahantzezina izango den magia ikuskizun paregabea izango da, eta baita ere euskal sustraia duen dantza garaikide interesgarriena.
Madriletik, Argentinatik, Ourensetik, Sevillatik eta beste hainbat txokotatik etorriko dira aurtengo konpainiak XXXVIII. Eibarko Antzerki Jardunaldietara.
Programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.