MUSIKA

XXXI. Jazz-Blues Jaialdia, Elorrion

1990eko jaialdiaren lehen edizio hartan Pio Lindegaard pianoan, Mario Negreterekin batera, bildu ziren Elorrion jazzaren historiari buruzko hitzaldi bat emateko. Harrez geroztik, makina bat urte igaro dira eta jaialdi xume horretan parte hartu duten taldeak 150 baino gehiago izan dira. Hortaz, Euskal Herrian jazz eta blues programazioan eskarmentu handiena duen hitzordu horietariko bat da. Aurten ere jazz eta bluesaren eta Euskal Herriko eta kanpoko taldeen arteko oreka bilatu da.

Jaialdia azaroaren 13an hasiko da Juanma Urriza nafar bateria-jotzaile eta konpositorearekin.  Mamel izeneko lana aurkeztuko du. 2018ko BBK Jazz zikloaren barruko Bultzada Saria irabazi zuen proiektu horrekin. Urriza apartekoak izan diren euskal musikarien azken belaunaldien barruan eragile nagusietakoa da. Aldaketei erraz moldatzea gain, malgua da eta zenbait estilo barne hartzen ditu. Proiektu honetan, Urriza bere belaunaldiko beste hiru musikari handirekin batera elkartu da.

Hurrengo egunean, hilak 14, Tonky de la Peñaren taldea izango da gonbidatua. Tonky Blues Bandakin emandako hogeita hamar urteak ez dira alperrik joan. Gainera, 84. urtean Ñako Goñi harmonizista apartarekin bat egin zuenean, bere bandari falta zitzaion pieza aurkitu zuen. 30 urte geroxeago estatuko bluesman ospetsuenak, Tonky de la Peña eta Ñako Goñi, berriz ere batuko dira, banda berri batekin.

Datorren asteko ostegun eta barikuan, segida izango du jaialdiak. Lehen egunean, Ekhilore Quintet joango da Elorriora, eta azaroaren 21ean, StarBlues taldearen txanda izango da.

Taldeen gaineko informazioa, ordutegiak eta abar, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu